XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AHUSKIAide houn, phausu gozo, bestetan ez bezalako hour argi, arhin, eta barne chahazale,
Aspaldi hountan aiphaturik, geroago-ta aiphatzen-ago die, merechi beitu haatik aipha eta laida dezen.
Houn da jakin dezen hourtazalek non diren haiek behar bezalako chokhoak: ez herosti den gutienik ere, bai aldiz bardin gozo, ago ez badira.
Dugun berriz chokho haietarik bat dela
Joan-jinak du nor edo nor lotsatzen; ala Maule-rik ala Donajoane-rik, ala Atharretze-rik Ahuski-ra bada bide,
Ez da zeren lotsarik ukhen; bidia, zombait nahi den luze, goustian egiten da kharrouchaz eta mandoz.
Maule-rik abiazalek izkiriba dezela
Ez dira segur dolutuko.
Ikhous eta sinhets, hori bedere egin beze.